Giro lehor eta lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko azaroaren 5a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeien presentzia handia izango da, baina tanta isolaturen bat salbu, giro lehor eta lasaia nagusituko da. 

Eguerditik aurrera ostarteak nagusitzen joango dira eta arratsalde erditik aurrera giro eguzkitsua nagusituko da. Goizean hego-haizea bizi ibiliko da, baina arratsaldean indarra galdu eta aldakor geratuko da. Tenperatura antzeko kokatuko da, 19-21 graduan joaz goia.

Bihar goizean, goizetik hasi eta eguna amaitu bitarte, zeruan urdina nagusituko da, non tarteka azalduko diren goi-hodei solteek ez dioten batere trabarik egingo eguzkiari, giro eder eta bikaina izango dugularik. Goizean eta gauean hego-haize ahula ibiliko da, egunaren erdiko orduetan ipar-ekialdekoa nagusituz. Tenperaturan ez da aldaketarik emango, 19-21 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!