Aldaketarik gabe

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko azaroaren 3a

Gaur ez da aldaketarik izango eguraldian. Goizean zerua ia erabat oskarbi agertuko da, tarteka erdi eta goi-mailako hodeiren batekin.

Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodeien presentzia areagotu egingo da, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Hego-haizeak indarra hartuko du eta tarteka zakar joko du. Tenperaturak koska bat behera egingo du, 19-21 graduan joaz goia.

Giro lasaia nagusituko da bihar. Aurreko egunekin alderatura zeruan hodei gehiago agertuko da, baina hodei hauek ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta giroa lasaia izango da egun osoz. Hego-haizea zakar edo oso zakar ibiliko da eta tenperaturan ez da aldaketarik emango, 19-21 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!