Hego-ekialdeko haizeak nagusi izaten jarraituko du eta tenperaturan ez da aldaketarik emango, 20-22 graduan errendituko direlarik egunaren erdiko orduetan.
Ez da aldaketarik izango bihar. Goizean zerua ia erabat oskarbi agertuko da, tarteka erdi eta goi-mailako hodeiren batekin. Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodeien presentzia areagotu egingo da, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Hego-haizeak indarra hartuko du eta tarteka zakar joko du. Tenperaturak koska bat behera egingo du, 19-21 graduan joaz goia.