Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko azaroaren 1a

Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodei batzuk ikusiko dira zeruan, baina ostarte zabalak nagusituko dira eta eguraldi eguzkitsu eta eder batez gozatu ahalko da beste egun batez jarraian.

Hego-ekialdeko haizeak bizi jotzen jarraituko du, nahiz eta, indar pixka bat galdu. Tenperaturak antzeko balioetan jarraituko du, 20-22 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Giro ederra izango dugu bihar. Beste egun batez jarraian zeruan tarteka erdi eta goi-mailako hodeiren bat edo beste agertuko da, baina ostarte zabalak nagusi izango dira eta giroa eguzkitsua eta polita izango da egun osoan zehar. Hego-ekialdeko haizeak nagusi izaten jarraituko du eta tenperaturan ez da aldaketarik emango, 20-22 graduan errendituko direlarik egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!