Giro bikaina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Goizean goizetik hasi eta eguna amaitu bitarte, zeruan urdina nagusituko da eta giro eguzkitsu eta ederra izango dugu, nahiz eta, puntualki goi-hodei batzuk ikusiko diren.

Hego-ekialdeko haizea joko du eta indarra hartuko du, haize guneetan bolada gogor batzuk utziz. Tenperaturak gora egingo du, 20-22 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Egun osoan zehar goi-mailako hodei batzuk ikusiko dira zeruan, baina ostarte zabalak nagusituko dira eta eguraldi eguzkitsu eta eder batez gozatu ahalko da beste egun batez jarraian. Hego-ekialdeko haizeak bizi jotzen jarraituko du, nahiz eta, indar pixka bat galdu. Tenperaturak beste koska bat egingo du gora, 21-23 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!