Hodei hauek ez da baztertzen puntualki euri pixka bat uztea, bereziki arratsaldean. Hala ere, huskeria izango da. Hego-ekialdeko haizeak joko du eta tenperaturak antzeko jarraituko du, 16-18 graduan joaz goia.
Giro bikaina izango dugu bihar. Goizean goizetik hasi eta eguna amaitu bitarte, zeruan urdina nagusituko da eta giro eguzkitsu eta ederra izango dugu, nahiz eta, puntualki goi-hodei batzuk ikusiko diren. Hego-ekialdeko haizea joko du eta indarra hartuko du, haize guneetan bolada gogor batzuk utziz. Tenperaturak gora egingo du, 20-22 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.