Giro atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urriaren 29a

Goizean hodei gutxi izango da zeruan eta giro eguzkitsu eta ederraz gozatu ahalko da. Arratsaldeko lehen orduetan joera bera errepikatuko da, baina azken orduetan hodeiak ugaritu egingo dira.

Hala ere, ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Goizean hego-ekialdeko haize ahula ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdekoari leku emanez. Tenperaturak gora egingo du, 16-18 graduan joaz goia.

Giro motelagoa izango dugu bihar. Egun osoan zehar barnealdetik hodeiak sartuko dira eta zerua nahiko hodeitsu edukiko dute, nahiz eta, tarteka ostarte txiki batzuk ikusi. Hodei hauek ez da baztertzen puntualki euri pixka bat uztea, bereziki arratsaldean. Hala ere, huskeria izango da. Hego-ekialdeko haizeak joko du eta tenperaturak antzeko jarraituko du, 16-18 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!