Ostarteak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urriaren 27a

Ez da erabat sosegatuko eguraldia. Goizeko lehen orduan euri pixka bat izango bada ere, goizean zehar eta arratsaldeko lehen orduak arte hodeiak eta ostarte txikiak tartekatuko dira eta giro lasaia izango da.

Arratsaldeko lehen orduetan ez da baztertzen barnealdetik euri pixka bat sartzea, baina oso gutxi izango da. Hego/hego-ekialdeko haizeak joko du, arratsaldean bizi xamar. Tenperaturak zertxobait gora egingo du, 16-18 graduan joaz goia.

Giro lasaiagoa izango dugu bihar. Egun osoan zehar zeruan hodei asko izanagatik, giro ateri eta lasaia nagusituko da eta gainera tarteka ostarte batzuk ikusteko aukera izango da. Hego-ekialdeko haizeak nagusi izaten jarraituko du eta tenperaturak beste pixka bat gora egingo du, 18-20 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!