Giro lasaiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urriaren 26a

Egunsenti aldera euri pixka bat izango bada ere, goizeko lehen orduan atertuko du eta giroa lasaitu egingo da.

Hori bai, hodeiak nagusi izango dira eta zerua nahiko hodeitsu agertuko da egunaren zatirik handienean, nahiz eta, tarteka ostarte txiki batzuk ikusiko diren. Egunaren lehen zatian ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituz. Tenperatura are gehiago jaitsiko da, 14-16 graduan joaz goia.

Bihar eguraldia ez da erabat sosegatuko. Goizeko lehen orduan euri pixka bat izango bada ere, goizean zehar eta arratsaldeko lehen orduak arte hodeiak eta ostarte txikiak tartekatuko dira eta giro lasaia izango da. Arratsaldeko lehen orduetan ez da baztertzen barnealdetik euri pixka bat sartzea, baina oso gutxi izango da. Hego/hego-ekialdeko haizeak joko du, arratsaldean bizi xamar. Tenperaturak zertxobait gora egingo du, 16-18 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!