Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urriaren 25a

Goizean goizetik zerua hodeitsu egongo da eta euritarako joera izango du. Goizean zaparradak sarri botako ditu eta mardul egingo du.

Arratsaldean tartekatuago eta ahulago egingo du, baina giro bustia izango da. Arratsalde erdi aldera atertu eta ostarteren bat edo beste ikusiko da, baina gauean berriz euria egingo du. Ipar-mendebaldeko haize bizia nagusituko da. Tenperaturak nabarmen behera egingo du, 15-17 graduan joaz goia.

Giro lasaiagoa izango dugu bihar. Egunsenti aldera euri pixka bat izango bada ere, goizeko lehen orduan atertuko du eta giroa lasaitu egingo da. Hori bai, hodeiak nagusi izango dira eta zerua nahiko hodeitsu agertuko da egunaren zatirik handienean, nahiz eta, tarteka ostarte txiki batzuk ikusiko diren. Egunaren lehen zatian ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituz. Tenperatura are gehiago jaitsiko da, 14-16 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!