Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urriaren 24a

Goizean erdi eta goi-mailako hodei bakanen bat edo beste agertuko da, baina ostarte zabalak nagusi izango dira eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da.

Arratsaldean zehar erdi eta goi-mailako hodeien presentzia areagotuko da, baina bestelako ondoriorik ekarri gabe. Hego-haizeak jotzen jarraituko du eta tenperaturak gora egingo du, 21-23 graduan joaz goia.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Goizean goizetik zerua hodeitsu egongo da eta euritarako joera izango du. Goizean zaparradak sarri botako ditu eta mardul egingo du. Arratsaldean tartekatuago eta ahulago egingo du, baina giro bustia izango da. Ipar-mendebaldeko haize bizia nagusituko da. Tenperaturak nabarmen behera egingo du, 15-17 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!