Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urriaren 23a

Goizean hodei hondar batzuk agertuko dira zeruan, baina goizak aurrera egin ahala desagertzera egingo dute eta eguraldi eguzkitsu eta ederra nagusituko da egun osoan zehar.

Eki/hego-ekialdeko haize leuna nagusituko da eta tenperaturak gora egingo du, 19-21 graduan joaz goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodei bakanen bat edo beste agertuko da, baina ostarte zabalak nagusi izango dira eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Arratsaldean zehar erdi eta goi-mailako hodeien presentzia areagotuko da, baina bestelako ondoriorik ekarri gabe. Hego-haizeak jotzen jarraituko du eta tenperaturak gora egingo du, 21-23 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!