Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urriaren 22a

Goizean zeruan hodei asko izango da eta tarteka euri txiki modura tanta batzuk botako ditu.

Arratsaldean atertu egingo du eta ostarteak irekiko dira, egunari giro lasaiarekin emango diogularik amaiera. Ipar-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturak asko egingo du behera, 16-18 graduan joaz goia.

Giro ederra izango dugu bihar. Goizean hodei hondar batzuk agertuko dira zeruan, baina goizak aurrera egin ahala desagertzera egingo dute eta eguraldi eguzkitsu eta ederra nagusituko da egun osoan zehar. Eki/hego-ekialdeko haize leuna nagusituko da eta tenperaturak gora egingo du, 19-21 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!