Giro atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urriaren 20a

Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodei batzuk ostarteekin tartekatuko dira, baina orokorrean ostarteak nagusi izango dira eta eguraldi eguzkitsu eta ederra nagusituko da eguna amaitu bitarte.

Hego-haizea nagusi izango da, non bolada bizi batzuk utziko dituen egunaren bigarren zatian. Tenperaturak nabarmen gora egingo du, 22-24 graduan joaz goia, txoko batzuetan gorago geratzea baztertu gabe.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean zeruan urdina nagusituko da eta giro eder batez gozatu ahalko da. Arratsaldean bero-hodei batzuk garatuko dira, baina ekaitzetarako joera txikia izango da eta orokorrean ateri eutsiko dio. Hego-haizeak joko du gehienean, azken orduetan iparrak muturra sartuko duelarik. Tenperaturak zertxobait behera egingo du, 21-23 gradua joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!