Giro lasaiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urriaren 19a

Egunsentian zaparradaren bat geratuko bada ere, goizean bertan atertu eta ostarte batzuk zabalduko dira.

Hala ere, arratsaldeko lehen orduetan euritarako joera txiki bat hartuko du eguraldiak eta zaparradaren bat izango da, nahiz eta, oso euri gutxi botako duen. Ondoren, arratsalde erditik aurrera atertu eta giro lasaiarekin emango zaio amaiera egunari. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa nagusituz. Tenperaturak gora egingo du, 18-20 graduan joaz goia.

Giro atsegina izango dugu bihar. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodei batzuk ostarteekin tartekatuko dira, baina orokorrean ostarteak nagusi izango dira eta eguraldi eguzkitsu eta ederra nagusituko da eguna amaitu bitarte. Hego-haizea nagusi izango da, non bolada bizi batzuk utziko dituen egunaren bigarren zatian. Tenperaturak nabarmen gora egingo du, 22-24 graduan joaz goia, txoko batzuetan gorago geratzea baztertu gabe.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!