Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urriaren 18a

Goizean hodeiak nagusi izango dira eta euri zaparrada batzuk izango dira, puntualki mardul xamar botako duelarik.

Arratsaldean euri gutxiago botako du eta zaparradak askoz tartekatuagoak izango dira, aterrunea luzeagoak izango direlarik. Gauean berriz ere euritara joko du. Goizean mendebaldeko haize bizia ibiliko da, arratsaldean hego-mendebaldetik finkatuz, baina indarra galduz. Tenperaturak gora egingo du, 16-18 graduan joaz goia.

Giro lasaiagoa izango dugu bihar. Egunsentian zaparradaren bat geratuko bada ere, goizean bertan atertu eta ostarte batzuk zabalduko dira. Hala ere, arratsaldeko lehen orduetan euritarako joera txiki bat hartuko du eguraldiak eta zaparradaren bat izango da, nahiz eta, oso euri gutxi botako duen. Ondoren, arratsalde erditik aurrera atertu eta giro lasaiarekin emango zaio amaiera egunari. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa nagusituz. Tenperaturak gora egingo du, 18-20 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!