Giro euritsu eta freskoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urriaren 17a

Goizean goizetik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira eta euri giroa nagusituko da. Goiz erditik aurrera bereziki zaparradak sarri botako ditu eta mardulak izango dira, gogotik botako duelarik.

Arratsaldean tartekatuagoak eta ahulagoak izango dira, baina giro euritsua izango da, hala ere. Mendebal/ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da. Tenperaturak nabarmen egingo du behera, 15-17 graduan joaz goia.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Goizean hodeiak nagusi izango dira eta euri zaparrada batzuk izango dira, puntualki mardul xamar botako duelarik. Arratsaldean euri gutxiago botako du eta zaparradak askoz tartekatuagoak izango dira. Hala ere, ez du atertuko. Goizean mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean hego-mendebaldetik finkatuz. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 15-17 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!