Giro kaxkarragoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urriaren 16a

Goizean goizetik hasita zeruan hodeiak izango dira nagusi. Goizean zaparrada txikiren bat edo beste izango da, baina orokorrean giro nahiko lasaia izango da.

Arratsaldean ordea, hodei geruza trinkotu eta zaparrada indartsuagoak eta ugariagoak izango dira, ekaitzak jotzea baztertu gabe ilunabarrean. Goizean hego-haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldekoari paso emango diolarik. Tenperatura jaitsi egingo da, 20-22 graduan joaz goia.

Giro euritsu eta freskoa izango dugu bihar. Goizean goizetik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira eta euri giroa nagusituko da. Goizean zaparradak sarri botako ditu eta mardulak izango dira, gogotik botako duelarik. Arratsaldean tartekatuagoak eta ahulagoak izango dira, baina giro euritsua izango da, hala ere. Mendebal/ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da. Tenperaturak nabarmen egingo du behera, 15-17 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!