Giro epela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urriaren 15a

Goizean hodeiak eta ostarteak eta giro atsegina nagusituko dira.

Arratsaldean aldiz barnealdetik erdi-mailako hodeiak etorriko dira eta zerua estalirik utziko dute. Litekeena da gainera euri pixka bat egitea ere. Hala ere, ezer gutxi izango da. Hego-ekialdeko haizeak zakar joko du eta tenperaturan ez da aldaketarik emango, 23-25 gradu bitartean joaz goia.

Giro kaxkarragoa izango dugu bihar. Goizean goizetik hasita zeruan hodeiak izango dira nagusi. Goizean zaparrada txikiren bat edo beste izango da, baina orokorrean giro nahiko lasaia izango da. Arratsaldean ordea, hodei geruza trinkotu eta zaparrada indartsuagoak eta ugariagoak izango dira. Goizean hego-haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldekoari paso emango diolarik. Tenperatura jaitsi egingo da, 20-22 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!