Gau partean hodeiak ugarituko dira, zaparrada ahulen bat baztertu gabe. Hego-haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturak gorako bideari eutsiko dio, 23-25 graduan joaz goia.
Giro ilunagoa izango dugu bihar. Erdi eta goi-mailako hodeiek zerua estalirik mantenduko dute eta han-hemenka euri pixka bat izango da. Hala ere, gutxi botako du eta euria ez da protagonista izango. Hego-haizeak joko du beste egun batez eta tenperaturak zertxobait behera egingo du, 21-23 graduan joaz goia.