Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urriaren 12a

Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko dira, baina ostarteak izango dira nagusi, non zabalagoak izango diren eguerditik aurrera, arratsaldeko lehen orduak eguzkitsuak izanik.

Azken orduetan hori bai, zeruan hodeiak ugarituko dira eta ez da baztertzen zaparradaren bat botatzea, nahiz eta, ez den euri askorik espero. Hego-haizea ibiliko da eta tenperaturak gora egingo du, 22-24 graduan joaz goia.

Giro epela izango dugu bihar. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira, baina ostarteak izango dira nagusi eta giro polita nagusituko da, bereziki arratsaldeko lehen orduetan. Gau partean hodeiak ugarituko dira, zaparrada ahulen bat baztertu gabe. Hego-haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturak gorako bideari eutsiko dio, 23-25 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!