Giro freskoagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urriaren 10a

Goizean hodei ugari izango da zeruan eta euri zaparrada batzuk izango dira, tarteka mardul botatzea baztertu gabe.

Eguerditik aurrera atertzera egingo du, nahiz eta kostako zaion eta ostarte batzuk ere zabalduko dira. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak dezente egingo du behera, 17-19 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Giro egonkorra izango dugu bihar. Goizean ostarte zabalak nagusituko dira eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodeiak ugarituko dira, baina tantaren bat salbu giro ateri eta lasaiak jarraipena izango du. Hego-ekialdeko haize leuna ibiliko da eta tenperaturak gora egingo du, 20-22 graduan joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!