Giro haizetsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urriaren 9a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira eta giro lasaia izango da. Arratsalde erditik aurrera fronte bat iritsiko da eta euritara joko du, non mardul botako duen.

Hego-mendebaldeko haizeak zakar edo oso zakar joko du, bolada oso gogorrekin haize guneetan eta mendi inguruetan. Azken orduetan ipar-mendebaldera egin eta indarra galduko du. Tenperaturak gora egingo du, 22-24 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Giro freskoagoa izango dugu bihar. Goizean hodei ugari izango da zeruan eta euri zaparrada batzuk izango dira, tarteka mardul botatzea baztertu gabe. Eguerditik aurrera atertzera egingo du eta ostarte batzuk ere zabalduko dira. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak dezente egingo du behera, 17-19 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!