Giro polita

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urriaren 8a

Goizean ostarte zabalak izango dira nagusi eta giro eguzkitsu eta ederraz gozatu ahalko da.

Arratsaldeak aurrera egin ahala erdi-mailako hodeiak ugarituko dira, arratsalde erditik aurrera zerua estalirik utziko dutelarik. Hala ere, tantaren bat salbu, giro ateria izango da. Hego-mendebaldeko haizeak harro joko du, egun amaieran bolada zakarrekin. Tenperatura antzeko kokatuko da, 20-22 graduan joaz goia.

Giro haizetsua izango dugu bihar. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira eta tarteka zaparradaren bat edo beste izango da, nahiz eta, euri gutxi botako duen. Hego-mendebaldeko haizeak zakar edo oso zakar joko du, bolada oso gogorrekin haize guneetan eta mendi inguruetan. Tenperaturak gora egingo du, 22-24 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!