Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urriaren 6a

Goizean goi-mailako hodeiren bat salbu, giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da.

Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodeien presentzia areagotu egingo da, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta giro lasai eta atseginak jarraipena izango du. Hego-haizeak goizean zakar joko du, arratsaldean indar pixka bat galduz. Tenperaturak gora egingo du, 23-25 graduan joaz goia.

Giro ezegonkorragoa izango dugu bihar. Goizean ostarte zabalak eta giro eguzkitsu eta bikaina nagusituko dira. Arratsaldean aldiz bero-hodeiak garatuko dira eta ez da baztertzen ekaitz isolaturen bat lehertzea. Hala ere, gehienean ateri eutsiko dio. Hego-haizeak joko du, baina tenperatura jaitsi egingo da, 20-22 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!