Arratsalde partean hodeiren bat edo beste ikusiko da, baina giro eguzkitsuak jarraipena izango du arratsalde guztian ere. Hego-haizea nagusituko da eta tenperaturak gorako bideari eutsiko diote, 22-24 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.
Antzeko giroa. Goizean goi-mailako hodeiren bat salbu, giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodeien presentzia areagotu egingo da, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta giro lasai eta atseginak jarraipena izango du. Hego-haizeak goizean zakar joko du, arratsaldean indar pixka bat galduz. Tenperaturak gora egingo du, 23-25 graduan joaz goia.