Giro politagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urriaren 4a

Goizean oraindik hodei asko izango da zeruan eta egunsentian ez da baztertzen euri pixka bat egitea.

Hala ere, goiz erditik aurrera ateri geratuko da eta arratsaldean zehar ostarte zabalak irekiko dira. Haizeak iparraldetik joko du goizean, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperatura igo egingo da 17-19 graduan joaz goia. 

Giro ederra izango dugu bihar. Goizean zerua ia erabat oskarbi agertuko da eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Arratsalde partean hodeiren bat edo beste ikusiko da, baina giro eguzkitsuak jarraipena izango du arratsalde guztian ere. Hego-haizea nagusituko da eta tenperaturak gorako bideari eutsiko diote, 22-24 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!