Egonkortzen hasiko da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urriaren 3a

Goizean oraindik hodei asko izango da zeruan eta euri giroa nagusituko da, non tarteka oraindik zaparrada mardulak izango diren.

Arratsaldean pixkanaka atertzera egingo du, azken orduetan ateri geratuko da eta ostarte txiki batzuk ere irekiko dira. Ipar/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak beste koska bat behera egingo du, 15-17 gradu bitartean joaz goia.

Giro politagoa izango dugu bihar. Goizean oraindik hodei asko izango da zeruan eta egunsentian ez da baztertzen euri pixka bat egitea. Hala ere, goiz erditik aurrera ateri geratuko da eta arratsaldean zehar ostarte zabalak irekiko dira. Haizeak iparraldetik joko du goizean, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperatura igo egingo da 17-19 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!