Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urriaren 2a

Egun osoan zehar hodeiek zerua estalirik mantenduko dute eta euritarako joera izango du eguraldiak.

Zaparradaren bat edo beste izanagatik, euri gutxi izango da. Arratsaldean ordea eta, batez ere, azken orduetan euri dezente egingo du eta litro batzuk pilatuko dira. Ipar-haizea nagusituko da eta tenperaturaren beherakada nabarmena izango da, 16-18 graduan joaz goia.

Egonkortzen hasiko da bihar. Goizean oraindik hodei asko izango da zeruan eta euri giroa nagusituko da, non tarteka oraindik zaparrada mardulak izango diren. Arratsaldean pixkanaka atertzera egingo du, azken orduetan ateri geratuko da eta ostarte txiki batzuk ere irekiko dira. Ipar/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak beste koska bat behera egingo du, 15-17 gradu bitartean joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!