Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko urriaren 1a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak oso ugariak izango dira, zerua estalirik utziko dutelarik, baina ateri egongo da eta giroa lasaia izango da.

Arratsaldean ordea fronte bat iritsiko da eta arratsalde erditik aurrera euritara joko du, tarteka zaparrada mardulak botako dituelarik. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko delarik. Tenperatura igo egingo da, 21-23 graduan joaz goia.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiek zerua estalirik mantenduko dute eta euritarako joera izango du eguraldiak. Zaparradak egun osoz emango dira, baina ugarienak eta mardulenak arratsaldean izango dira, non gogotik botako duen tarteka. Ipar-haizea nagusituko da eta tenperaturaren beherakada nabarmena izango da, 16-18 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!