Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko irailaren 29a

Goizean hodei hondar batzuk agertuko dira, bereziki mendi inguruetan, baina goizak aurrera egin ahala gutxitzera egingo dute eta zerua ia erabat oskarbi agertuko da, eguraldi eguzkitsu eta ederra nagusituko delarik.

Hego-haize leuna ibiliko da eta tenperaturaren gorakada nabarmena izango da, 20-23 graduan joko dutelarik goia egunaren erdiko orduetan.

Giro epela izango dugu bihar. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodei batzuk ostarteekin tartekatuko dira, baina giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da. Hego-haizearen eraginpean jarraituko dugu, tarteka bizi joko duelarik. Tenperaturak gorako bideari eutsiko diote, 23-25 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!