Egonkortzen hasiko da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko irailaren 28a

Goizean hodeiak ugariak izango dira eta oraindik euri zaparrada batzuk izango dira. Eguerditik aurrera atertzera egingo du, arratsalde erditik aurrera erabat ateri geratuko delarik eta azken orduetan ostarte batzuk zabalduko direlarik.

Goizean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperaturak behera egingo du, 15-17 graduan joaz goia.

Giro ederra izango dugu bihar. Goizean hodei hondar batzuk agertuko dira, bereziki mendi inguruetan, baina goizak aurrera egin ahala gutxitzera egingo dute eta zerua ia erabat oskarbi agertuko da, eguraldi eguzkitsu eta ederra nagusituko delarik. Hego-haize leuna ibiliko da eta tenperaturaren gorakada nabarmena izango da, 20-23 graduan joko dutelarik goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!