Giro freskoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko irailaren 27a

Egun osoan zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, non tarteka hodeiak ugariagoak izango diren eta hodei hauek zaparrada batzuk utziko dituzten, non mardulak izango diren, ekaitzak jotzea baztertu gabe.

Zaparrada eta zaparrada tartean lasai uneak izango dira eta euri gehiago egingo du goizean eta azken orduetan. Ipar-mendebaldeko haize zakarra nagusituko da eta tenperaturak nabarmen egingo du behera, 16-18 graduan joaz goia.

Egonkortzen hasiko da eguraldia, bihar. Goizean hodeiak ugariak izango dira eta oraindik euri zaparrada batzuk izango dira. Eguerditik aurrera atertzera egingo du, arratsalde erditik aurrera erabat ateri geratuko delarik eta azken orduetan ostarte batzuk zabalduko direlarik. Goizean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperaturak behera egingo du, 15-17 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!