Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko irailaren 26a

Goizean hodei asko izanagatik zeruan, euri kontu gutxi izango da.

Eguerditik aurrera ordea, fronte baten eraginez euritarako joera nabarmena hartuko du giroak, non zaparradak ugariak eta tarteka mardulak izango diren, litro dezente pilatuz. Hego-haizea ibiliko da goizean, eguerditik aurrera iparraldekoa nagusituko delarik. Tenperatura antzeko kokatuko da, 23-25 graduan joaz goia. Arratsaldean nabarmen freskatuko du.

Giro freskoa izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, non tarteka hodeiak ugariagoak izango diren eta hodei hauek zaparrada batzuk utziko dituzten, non mardulak izango diren, ekaitzak jotzea baztertu gabe. Zaparrada eta zaparrada tartean lasai uneak izango dira. Ipar-mendebaldeko haize zakarra nagusituko da eta tenperaturak nabarmen egingo du behera, 16-18 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!