Giro epela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko irailaren 25a

Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, beti ere, trinkoagoak izango direlarik egunaren bigarren zatian, orduan zaparrada isolaturen bat baztertu gabe, bereziki gauean.

Hego-mendebaldeko haize zakarra nagusituko da eta horren ondorioz tenperaturak gora egingo du, 23-25 graduan joaz goia.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Goizean hodei asko izanagatik zeruan, euri kontu gutxi izango da. Eguerditik aurrera ordea, fronte baten eraginez euritarako joera nabarmena hartuko du giroak, non zaparradak ugariak eta tarteka mardulak izango diren, litro dezente pilatuz. Hego-haizea ibiliko da goizean, eguerditik aurrera iparraldekoa nagusituko delarik. Tenperatura antzeko kokatuko da, 23-25 graduan joaz goia. Arratsaldean nabarmen freskatuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!