Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko irailaren 24a

Goizean hodei batzuk agertuko dira zeruan eta ez da baztertzen euri pixka bat egitea. Hala ere, goizak aurrera egin ahala ostarteak nagusituko dira eta giro ederra izango da.

 Arratsaldean hodeiak eta ostarteak eta giro lasaia izango dira orokorrean, nahiz eta, ez den baztertu behar zaparrada isolaturen bat botatzea. Goizean hego-haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa nagusituz. Tenperatura igo egingo da, 21-23 graduan joaz goia.

Giro epela izango dugu bihar. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, beti ere, trinkoagoak izango direlarik egunaren bigarren zatian, orduan zaparrada isolaturen bat baztertu gabe. Hego-mendebaldeko haize zakarra nagusituko da eta horren ondorioz tenperaturak gora egingo du, 23-26 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!