Goizean goiz nahiko ateri egongo bada ere, goiz erditik hasi eta egunaren azken orduak arte zaparrada giroa izango da, tarteka mardul botako duelarik, puntualki ekaitzen bat baztertu gabe. Gauean atertzera egingo du. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 19-21 graduan joaz goia.
Giro lasaiagoa izango dugu bihar. Goizean eta azken orduetan giro lasaia izango bada ere, egunaren erdiko orduetan zaparrada batzuk izango dira, nahiz eta, ahulak izango diren eta euri gutxi pilatuko den. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du eta tenperaturak behera egingo du, 17-19 graduan joaz goia.