Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko irailaren 21a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeien presentzia handia izanagatik, ostarte batzuk ikusiko dira eta giro lasaia izango da.

Arratsaldeko lehen ordutik aurrera ordea, giroa ezegonkortu egingo da, hodeiak nagusituko dira eta euritara joko du. Zaparrada tartekatuak izango dira, baina tarteka ekaitzak joko du eta litro batzuk pilatuko dira. Goizean hego-haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperatura zertxobait jaitsiko da, 21-23 graduan joaz goia.

Giro ezegonkorra izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta euri giroa izango dugu. Goizean goiz nahiko ateri egongo bada ere, goiz erditik hasi eta egunaren azken orduak arte zaparrada giroa izango da, tarteka mardul botako duelarik, puntualki ekaitzen bat baztertu gabe. Gauean atertzera egingo du. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 19-21 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!