Giro nahasiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko irailaren 20a

Goizean hodeiak eta ostarteak eta giro lasaia nagusituko dira. Arratsaldean aldiz hodeiak ugarituko dira eta euritarako joera hartuko du.

Zaparradak tartekatuak izango dira eta euri litro gutxi izango da, baina puntualki ez da baztertzen ekaitzak jotzea. Hego-ekialdeko haizeak joko du eta tenperaturan ez da aldaketarik espero, 23-25 graduan joaz goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodeien presentzia handia izanagatik, ostarte batzuk ikusiko dira eta giro lasaia izango da. Arratsaldeko lehen ordutik aurrera ordea, giroa ezegonkortu egingo da, hodeiak nagusituko dira eta euritara joko du. Zaparrada tartekatuak izango dira, baina tarteka ekaitzak joko du eta litro batzuk pilatuko dira. Goizean hego-haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperatura zertxobait jaitsiko da, 21-23 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!