Giro epela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko irailaren 19a

Goizean ostarte politak izango dira nagusi eta giro lasaia izango dugu. Arratsaldean hodeiak ugariagoak izango dira, puntualki zaparrada isolaturen bat baztertu gabe.

Hala ere, orokorrean ateri eutsiko dio. Hego-ekialdeko haize bizia nagusituko da eta tenperaturak gora egingo du, 23-25 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Giro nahasiagoa izango dugu bihar. Goizean hodeiak eta ostarteak eta giro lasaia nagusituko dira. Arratsaldean aldiz hodeiak ugarituko dira eta euritarako joera hartuko du. Zaparradak tartekatuak izango dira eta euri gutxi izango da, baina puntualki ez da baztertzen ekaitzak jotzea. Hego-ekialdeko haizeak joko du eta tenperaturan ez da aldaketarik espero, 23-25 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!