Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko irailaren 17a

Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte zeruan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta giro lasaia eta atsegina nagusituko dira.

Arratsalde erditik aurrera hodeiak ugarituko dira, azken orduetan zerua estali xamarrik geratuko delarik. Hala ere, zipriztinen bat salbu, giro ateria izango da. Ipar-haizeak joko du eta tenperatura antzeko kokatuko da, 18-20 graduan joaz goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, non tarteka hodeiak ugariagoak izango diren, zerua estaliago mantenduz. Hala ere, ez da euririk espero eta giro lasaiak jarraipena izango du. Eki/hego-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturak gora egingo du, 21-23 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!