Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko irailaren 15a

Goizean behe-laino pixka bat sortuko da, baina segituan jasoko du eta giro eguzkitsua nagusituko da egun osoz, nahiz eta, arratsalde partean hodei gehiago ikusiko den.

Ipar-ekialdeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturak antzeko jarraituko du, 16-19 gradu bitartean joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan.

Giro lasaiarekin jarraituko dugu bihar. Zeruan hodei gehiago izango da, baina giro atsegina eta nahiko eguzkitsua nagusituko da. Ipar-haizeak joko du eta tenperaturan ez da aldaketarik emango, 16-19 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!