Giro egonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko irailaren 14a

Goiz hotz baten ostean eta behe-lainoa jaso eta gero, giro eguzkitsua nagusituko da eta halaxe eutsiko dio eguna amaitu bitarte.

Ipar-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturak zertxobait gora egingo du, 16-19 graduan joaz goia, egunaren erdiko orduetan.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean behe-laino pixka bat sortuko da, baina segituan jasoko du eta giro eguzkitsua nagusituko da egun osoz, nahiz eta, arratsalde partean hodei gehiago ikusiko den. Ipar-ekialdeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturak antzeko jarraituko du, 16-19 gradu bitartean joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!