Jasotzera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko irailaren 13a

Goizean hodei ugari izango da zeruan eta oraindik euri zaparradaren bat edo beste izango da, lehen orduan mardul xamar botatzea baztertu gabe.

Arratsaldean aldiz, atertu eta ostarteak irekitzen joango dira, non azken orduetan zerua hodei gutxirekin geratuko da. Goizean ipar-haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperatura antzeko mantenduko da, 15-18 graduan joaz goia.

Giro egonkorra izango dugu bihar. Goiz hotz baten ostean eta behe-lainoa jaso eta gero, giro eguzkitsua nagusituko da eta halaxe eutsiko dio eguna amaitu bitarte. Ipar-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperaturak zertxobait gora egingo du, 16-19 graduan joaz goia, egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!