Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko irailaren 12a

Egun osoan hodeiak nagusi izango dira eta euri giroa nagusituko da.

Goizean euria ugari eta mardul botako du, tarteka erruz botako duelarik. Eguerditik aurrera aterruneak luzatu egingo dira eta dezentez euri gutxiago botako du, nahiz eta, ez duen erabat atertuko. Ipar-mendebaldeko haize bizia nagusituko da goizean, arratsaldean ipar tenteagoa gailenduko delarik. Tenperaturak behera egingo du, 15-17 graduan joaz goia.

Jasotzera egingo du eguraldiak bihar. Goizean hodei ugari izango da zeruan eta oraindik euri zaparradaren bat edo beste izango da, lehen orduan mardul xamar botatzea baztertu gabe. Arratsaldean aldiz, atertu eta ostarteak irekitzen joango dira, non azken orduetan zerua hodei gutxirekin geratuko da. Goizean ipar-haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Tenperatura zertxobait igoko da, 16-19 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!