Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko irailaren 11

Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta, nahiz eta, hodeiak nagusi izan, nahiko ateri eutsiko dio.

Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, hodeiak are gehiago trinkotuko dira eta euritarako joera nabarmenagoa hartuko du, azken orduetan mardul botako duelarik. Ipar-mendebaldeko haize bizia nagusituko da eta tenperatura antzeko kokatuko da, 18-20 graduan joaz goia.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Egun osoan hodeiak nagusi izango dira eta euri giroa nagusituko da. Goizean euria ugari eta mardul botako du, tarteka erruz botako duelarik. Eguerditik aurrera aterruneak luzatu egingo dira eta dezentez euri gutxiago botako du, nahiz eta, ez duen erabat atertuko. Ipar-mendebaldeko haize bizia nagusituko da goizean, arratsaldean ipar tenteagoa gailenduko delarik. Tenperaturak behera egingo du, 15-17 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!