Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko irailaren 10a

Goizean goizetik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek tarteka euria utziko dute.

Zaparradak ahulak eta tartekatuak izango dira eta gehienbat egunaren lehen zatian botako ditu. Arratsaldean zaparrada gutxi izango dira. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperatura antzeko kokatuko da, 17-19 graduan joaz goia.

Giro nahasia izango dugu bihar. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta, nahiz eta, hodeiak nagusi izan, nahiko ateri eutsiko dio. Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, hodeiak are gehiago trinkotuko dira eta euritarako joera nabarmenagoa hartuko du, azken orduetan mardul botako duelarik. Ipar-mendebaldeko haize bizia nagusituko da eta tenperatura antzeko kokatuko da, 17-19 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!