Kaskartzera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko irailaren 8a

Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta orokorrean ez da euri kontu askorik espero, gehienean nahiko ateri izango delarik.

Arratsaldean aldiz hodeiak ugaritu eta tantaren bat edo beste izango da, nahiz eta, gutxi botako duen. Goizean hego/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko delarik. Tenperatura jaitsi egingo da, 20-22 graduan joaz goia.

Bihar goizean giro lasaia izango da, hodeiak eta ostarteak tartekatuko direlarik eta ateri egongo delarik. Arratsaldean ordea fronte bat iritsiko da, zerua estaliko da eta euritara joko du, non tarteka mardul botako duen. Goizean mendebal/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko delarik. Tenperaturak behera egingo du, 19-21 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!