Giro lasaiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko irailaren 7a

Egun osoan zehar hodei guneak ugariak izango dira eta ostarteekin tartekatuko dira, arratsaldean ostarteak zabalagoak izango direlarik.

Aurreko egunekin alderatuta euri kontu gutxi izango da. Egunean zehar han-hemenka tantaren bat izango bada ere, bereziki goizean, orokorrean aterruneak luzeak izango dira eta giroa lasaia izango da. Goizean mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa nagusituz. Tenperatura igo egingo da, 22-24 graduan joaz goia.

Kaskartzera egingo du eguraldiak bihar. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta orokorrean ez da euri kontu askorik espero, gehienean nahiko ateri izango delarik. Arratsaldean aldiz hodeiak ugaritu eta tantaren bat edo beste izango da, nahiz eta, gutxi botako duen. Goizean hego/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko delarik. Tenperatura jaitsi egingo da, 20-22 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!