Giro ezegonkor eta euritsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2024ko irailaren 6a

Goizean goizetik hasita zerua estalirik agertuko da eta berriz ere euri giroa nagusituko da.

Goizean zaparradak sarri botako ditu eta tarteka erruz botako du, ekaitzak jotzea baztertu gabe. Arratsaldean euri gutxiago izango da, baina giro kaxkarrak jarraipena izango du. Gauean litekeena da atertzera egitea. Ipar haizea nagusituko da, baina tenperaturak zertxobait gora egingo du, 19-21 graduan joaz goia.

Giro lasaiagoa izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodei guneak ugariak izango dira eta ostarteekin tartekatuko dira, arratsaldean ostarteak zabalagoak izango direlarik. Aurreko egunekin alderatuta euri kontu gutxi izango da. Egunean zehar han-hemenka tantaren bat izango bada ere, bereziki goizean, orokorrean aterruneak luzeak izango dira eta giroa lasaia izango da. Goizean mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa nagusituz. Tenperatura igo egingo da, 22-24 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!